QUIERO COLABORAR ECONÓMICAMENTE CON LA PLATAFORMA ERRIGOITI-ARRIETA GARBI

Quieres ayudarnos económicamente, ahora puedes hacer donaciones, de forma personal o anónima, indicando"Donación" :

ASCO. ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, con NIF: G-95608956
BBK-2095-0007-90-91-1052611-5
FINALIDAD DE LAS APORTACIONES DINERARIAS
La ASOCIACIÓN ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, con NIF: G-95608956, se compromete a hacer uso de esta colaboración económica, mientras este proceso esté abierto, o se les anule la autorización "Total" a dicho proyecto.
COMENTARIOS EN ESTE BLOG:
La ASOCIACIÓN ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, no se hace cargo, ni asume como propias, las opiniones que las personas libremente escriben, porque considera un valor propio la libertad de expresión.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

viernes, 13 de julio de 2012

HITZA : “ Ingurumen baimenak jaso zain dago udala, gero araudia aldatzeko”


Joakin Iragorri: “Ingurumen baimenak jaso zain dago udala, gero araudia aldatzeko”



Herrian egurra errez energia sortuko duen biomasa zentral bat jarriko zietela jakin zutenetik, Errigoitiko hainbat herritar beharrean dabil proiektu hori bertan behera uzteko. Joakin Iragorri Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako kideak argi dauka: «Hainbat pauso eman dituzte, baina nik esango nuke hasi zirenean baino okerrago dutela». Hein handi batean, haiek egindako lanagatik.

Epaileak ontzat eman ditu edo, gutxienez, legezkotzat jo, Errigoitiko Udalak eta biomasa zentrala eraiki nahi duen Bioforest enpresaren arteko akordioak. Zuentzat albiste txarra izango zen.
Bai, baina ez diogu garrantzi handirik ematen. Errigoitiko Udalak eta Bioforestek adostutako akordio bat da. Akordio horren bidez, enpresak zentrala egin ahal izateko behar dituen baldintzak ezartzen dizkio udalari, eta udalak, berriz, onartu. Denak dira zentralaren mesedetan eta Errigoitiko herriaren kaltetan. Ez gaude ados erabakiarekin, eta helegitea jarriko dugu. Hala ere, orain ezagutarazi da, baina epaia duela bi hilabete eman zuen epaileak. Ez dugu ulertzen zergatik argitara atera duten orain. Zergatik gorde dute isilpean hainbeste denboran? Badago hori baino albiste berriagorik eta pozgarriagorik.

Zein da, bada?
Jaso dugun azken albistea Eusko Jaurlaritzak eman digu. Gutun bidez, esan berri digu onartu egin dituela ingurumen baimen bateratuari egin zitzaizkion alegazioetatik batzuk. Hori oso albiste ona da guretzat.

Eta onartze horrek zer esan nahi du? Alegazioetan eskatzen zenutena ontzat eman duela edo aztertu egingo dituztela?
Proiektua berriro erreformatu beharko dutela, guk egindako alegazioak aintzat hartuta. Behin eta berriz itxuratu duten proiektuari beste buelta bat eman beharko diote. Oraindik gure abokatuekin aztertu behar dugu gaia, zer onartu diguten eta zer ez jakiteko. Onartu ez dizkiguten auzi bidez helegitea jarri edo ez ere aztertu behar dugu.

Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dute Bilduk zentralaren aurka aurkeztutako mozioa.

Politika kontuak dira. Ez dugu ulertzen alderdi politikoek halako auzietan jarrera bat edo beste bat hartzea, jakin gabe. Eta, EAJren kasuan, ez dugu ulertzen askotan aurkako jarrera hartzea. Nola da posible Iosu Madariaga Ingurumen foru ahaldunak foru agindu bidez esatea biomasa zentrala ezin daitekeela egin Malluki industrialdean eta egin ahal izateko milaka aldaketa egin beharko dituztela, eta, era berean, alderdiak Batzar Nagusietan zentralaren aurkako jarrerarik ez erakustea?

Maiatzean EAJren Bizkai Buru Batzarra Errigoitin izan zen, Andoni Ortuzar presidentea buru zutela, eta zentrala babestu zuten.
Baina baldintzak jarri zituen Ortuzarrek berak ere. Zentrala eraiki ahal izateko baldintza guztiak betez gero babestuko luketela esan zuen. Ez zuen esan betetzen dituenik. Eta denok dakigu ez dituela betetzen. Hala, betetzen ez baditu, ez dugu ulertzen nola martxan jartzen dituzten prozedura batzuk baimenak ematea aztertzeko. Zentral honek ez ditu betetzen Errigoitiko Udalaren arau subsidiarioak. Beraz, ezin da eraiki. Zergatik hasi dira beste erakundeak ingurumen baimenak ematea aztertzen? Ezin bada egin, ezin da egin, eta ez du bestelako baimenik behar. Ez?

Eta nola da posible hori?
Bioforestek zentrala eraikitzeko baimena eskatu zuen Errigoitiko Udalean, eta horrek ez du erantzun. Eusko Jaurlaritzak dio berak ingurumen baimen bateratua emateko nahikoa duela udalean baimen eskaera eginda egotea, ez duela zertan baimen horrek onartua izan. Ez dago hori ulertuko duen amaren semerik eta aitaren alabarik. Burokraziak hala funtzionatzen du.

Zergatik diozu ez duela baldintzarik betetzen?
Zentrala eraikitzeko proiektuak ez ditu Errigoitiko Udalaren arau subsidiarioak betetzen; ez du betetzen Lurralde Plan Partziala, eta ez du Malluki industrialdea sortzeko Arrietako eta Errigoitiko udalek adostutako akordioa betetzen. Horri dagokionez, industrialdea fabrikazio enpresa txikiak eta biltegiak jartzeko sortu zen. Sorrera akordioan, ez zuen inondik ere aipatzen energia sortzeko zentralik. Beraz, argi dago hor ezin dela halakorik jarri. Eta Arrietako Udalak beste aldera begiratzen du; ez du ezer egiten Errigoitiko Udalarekin adostutakoa bete dadin. Horrek erantzule bihurtzen ditu haiek ere.

Baina Errigoitiko Udalaren arau subsidiarioak betetzen ez baditu, nahiz eta bestelako baimenak jaso, ezingo dute zentralik eraiki. Ez da hala?
Udala zain dago ingurumen baimen guztiak jasotzeko, baldintzak bete arte. Orduan, udalaren arau subsidiarioak aldatuko dituzte. Alegia, zentralarentzat neurrira egindako hirigintza izango dugu herrian.

Gaur egun, zein baimen ditu biomasa zentralak?
Baimen bat bera ere ez. Ezta Malluki industrialdeak ere. Pausoak eman dituzte, baina ez dute baimenik eskuratu oraindik.

Hori horrela, zentralaren proiektua bertan behera uzteko itxaropenik izango duzue, ala?
Zentral hori ezin da egin, Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumen araudia aldatzen ez badu. Beste proiektu bat egin beharko dute, baina hau ezin da egin.

Gaur egun aldundiaren araudiak eskatzen dizkion ingurumen neurriak beteko lituzkeen zentral posible bat onartuko zenukete Errigoitin?
Zoritxarra baino ez luke ekarriko. Enplegua sortuko duela esaten digute, baina 22 lanpostu baino ez ditu sortuko, eta egun baditugun enplegu asko desegin; landa turismoan dabiltzanak, adibidez, beharrik barik geratuko dira. Nor etorriko da holako zentral bat duen herri batera? Nekazaritza ekologikoari ere kalte egingo diote. Bizkaiko inguru natural, isil, lasai eta garbienetako bat da hau. Ez al dago horrelako zentral batentzako leku aproposagorik?

Egin kontu Europan horrelako zentralik handiena izango litzatekeela Errigoitikoa. Hainbat ikerketaren berri izan dugu, gainera, diotenak horrelako zentralak ez direla gomendagarriak. Biomasa beste era matera aprobetxatu behar dela diote Europako ikerketek. Ez, ordea, egurra erretzea energia sortzeko. Gainera, halako zentral batek diru galera handiak izango lituzke, eta diru laguntza bidez eutsi beharko litzaioke. Ez dira ekonomikoki bideragarriak.

Aurretik ere aipatu duzu Malluki industrialdeak beste erabilera batzuk jasotzen dituela hasierako akordioan. Horrek zuen oniritzia al zuen?
Ez geunden ez alde, ez aurka. Enpresa txikiak izango direla zioen hitzarmenak, igeltseroak, arotzek eta halakoek lan egiteko. Jarri nahi badute, jar dezatela. Ez dugu uste horrek kalterik eragingo duenik. Baina halako zentralik ez dugu nahi.

Errigoitiko Udala Bizkaikoen artean zorpetuena dela ohartarazi duzue azkenaldian, eta zentralaren proiektuarekin lotu duzue udal ogasunak duen zulo hori. Zer dela eta? Zertan gastatu dute, bada, dirua, hainbesteko zuloa sortzeko?
Hori alkateari galdetu beharko diozu. Errigoitiko Udalak ez du diru laguntzarik ematen euskararentzat, ezta enplegua sortzeko ere. Ez du aparteko gasturik. Orduan, zertan gastatu dute dirutza hori? Herrian dagoen proiektu bakarra industrialde hau da. Askotan saiatu gara udaleko kontuen berri izaten, baina alkateak ez digu baimenik ematen ikusteko. Oposizioko zinegotziek ere ez dakizkite udalaren kontuak.


(*) Ver noticia de HITZA 13 Julio 2012.

lunes, 2 de julio de 2012

Ekainaren 29ko ONCEko zozketa zenbakia: 65.177


Ekainaren 29ko ONCEko zozketa zenbakia:


65.177
Nº premiado en el sorteo ONCE del 29 de junio


 
ZORIONAK HIRU BIKOTE IRABAZLEEI!

Bermeo aldean egun pasa ederra egiteko aukera paregabea izango dute ostiraleko ONCEko azken hiru zenbakiak dituzten hiru lagunek
Saria suertatu bazaizu, jar zaitez harremanetan txartela saldu dizunarekin, edo bestela, idatzi helbide honetara eta eman izena eta telefono-zenbakia, geuk deituko dizugu eta:
olabarrinzentralikez@gmail.com

Eskerrik asko txartelak erosita lagundu diguzuen guztioi !


 *************************
 ¡ZORIONAK A LAS TRES PAREJAS AFORTUNADAS!

 L@s tres agraciad@s con los tres últimos números del cupón del viernes podrán disfrutar de un extraordinario día en Bermeo.

Si eres un@ de ell@s, ponte en contacto con el vendedor o mándanos un mensaje con tu nombre y nº de teléfono a esta dirección:
 
olabarrinzentralikez@gmail.com

¡Eskerrik asko a tod@s los que habeis colaborado comprándonos boletos!